martes, 18 de enero de 2011

LERTXUNTXO ITZAINAK ORIA IBAIAN



Aspalditxoan entzuna eta irakurria dugu, han eta hemen, lertxuntxo itzain (Bubulcus ibis, garcilla bueyera) ugari dabilela Gipuzkoako Beterri eta Kosta inguruan: Orion, Usurbilen eta Aginagan, Errekalden, Zizurkilen…

Ezustean topatu dugu, Villabonako lurretan, lertxuntxo itzainen atseden-leku ikusgarria. Joan den igandean, Urtarrilak 16, iluntzeko seirak aldera, 70 bat ale zeuden atseden hartzen edo lo, Oria ibai ertzeko zuhaiztian.




Foto: Dormidero de garcillas bueyeras en Villabona, Gipuzkoa. Aprox. 70 ex. Si bien hemos acudido al dormidero una única vez (16-01-2011), los paseantes habituales nos indican que el dormidero lleva ya activo muchos días.

Irudia: Lertxuntxo itzain bi. Garcillas bueyeras. Bubulcus ibis. Nafarroako Erriberan hartutako argazkia.

Inguruan, basahateak (Anas platyrhynchos, ánade azulón), ubarroi handiak (Phalacrocorax carbo, cormorán grande) eta baita ere lertxuntxo hauskara (Ardea cinerea, garza real) eder pare bat.


Foto: Garza real en el río Oria. Villabona. Gipuzkoa.

Ea gure artean luzaroan irauten duten!

No hay comentarios:

Publicar un comentario